Ongi etorri Arrokara

Mendi eta eskalada elkartea
Balaki eskalada gelaren kudeatzailea

Balaki eskalada gela

Arroka elkarteak kudeatzen duen Itsasuko BALAKI eskalada gelak ateak ideki zituen 2026ko irailean. Itsasuko herriko etxea da gelaren jabea, eraikin berean diren ostatu-jatetxea, trinketea eta aktibitate orotako gela bezala.

Eskalatzaile hasi berri edo konfirmatuentzat egokia den SOKA GELA bat da, 24 bilgune, 65 bide (4A-tik 8A-ra), 9-12m-ko goratasuna, dala ttipi bat eta 4m-ko aintzinamenduko teilatu bat dituenak. 35 eskalatzaile aritzen ahal dira betan.

Eskalada eskolako kurtsoak eta kurtso bereziak Paul Bailleux-k kudeatzen ditu, ingurune naturaleko eskalada DEJEPS diplomadunak.

Publiko orori idekiak diren tarte guztiak laguntzaileek segurtatzen dituzte, saio arduradun gisa. Boluntario guztiak ongi etorriak dira, beraz ez duda guregana hurbiltzea!

Gure aktibitate iraunkorrak

Urte osoan eskalada aktibitate hauek proposatzen ditugu:

Eskalada kurtso bereziak

Helduentzat (+16 urte)

Ikasturteko eskalada eskola

Kurtsoak astero (+8 urte)

Autonomian eskalatzeko saioak

Saioka edo urteko harpidetzarekin

Eskalada: ikastaroak haurrentzat

Bakantza ttipietan

Eskalada: deskubritze saioak taldeentzat

Galdea eginez

Mendi ateraldiak

VTT, mendiko eskia, norabide lasterketa

Gure noizbehinkako aktibitateak

Urtero saiatzen gira ere beste aktibitate hauen proposatzea:

Gure aktualitateak

Segi itzazu Arroka elkartearen azken berriak

Ondoko gertakariak

Horra gure ondoko datak

Saio arduradunen formakuntza

29/08/2026

Itsasu

Gelaren ber idekitzea

07/09/2026

Itsasu

Bideen aldatzea

24/10/2026

Balaki

Arroka eguna

01/11/2026

Itsasu