Arroka
"Goazen elgarrekin ARROKAN GORA AMETSEN BILA"
ARROKA 2022 udaberrian Itsasun sortutako mendi elkartea da. 9 kidez osaturiko administrazio kontseilu batek kudeatzen du.
Dena hasi zen 2021 bukaeran, Balakiko trinketaren arraberritzea aipatzen zelarik, lagun talde batek eskalada gela baten eraikitzeko ideia ukan zuelarik. Ametsetik ideiera, ideietik proiektura, proiektutik paperera, eta azkenean errealitatera. Lau urteko lan luzearen ondotik Balakiko eskalada gela 2025eko irailean ideki ginuen.
Hasieratik mendi elkartea izan nahi izan dugu, mendiak eskeintzen dizkigun aktibitate desberdinak gustoko ditugulako. Horretarako, elkartea sortu dugunetik mendi ateraldi batzuk antolatu ditugu: mendiko eskia, VTT, eskalada, norabide lasterketa. Helburua ginuke hauen garatzea.
2025-2026 sasoinean ARROKAn 255 kide ziren: 70 ikasle eskalada eskolan, 164 urteko harpidedun, eta hauetariko 45 saio arduradun, astero 11 tarte idekitzea ahalbidetu dutenak.
Sortzaileak
Aizane PIMIENTA-CHEMBERO, Amaia JORAJURIA, Aña Lore CIAURRIZ, Argitxu OURTHIAGUE (secrétaire), Dioni AGUERRE (présidente), Ekaitz BERGARETXE, Flo TELLECHEA, Gaizka IROZ, Joel HARISPOUROU, Lintza IROZ, Mikela ATXOARENA, Patrick AGUERRE, Patxi CALIOT, Peio DOMECQ, Ximun ZUBIETA (trésorier)
Gure baloreak
euskara
Arrokan euskaraz bizi gira. Itsasuko herriaren gisara, ahal bezain bat euskaraz komunikatzen dugu eta euskararen baliapena sustatzen elkartearen eguneroko bizian eta ateraldietan.
parte hartzailea
Arrokan erabakiak denen artean hartzen ditugu, eta eskalada gela kideek kudeatzen dute. Ateraldiak ere kideek antolatzen dituzte, gogo eta gaitasunen arabera. Motibatuak diren guztiak ongi etorriak dira!
inklusioa
Pertsona guztiak ongi etorriak dira, genero, jatorri, morfologia, ingurune sozial edo erlijio bereizketarik gabe.
belaunaldi nahasketa
Soka eskaladak adin eta esperientzia desberdinak nahastea ahalbidetzen du.
prezio jasangarriak
Aktibitatea orori idekitzeko asmoz, prezio jasangarrien proposatzen saiatzen gira, gure elkartearen oreka ekonomikoa zainduz.
Eskalada monitorea
Paul BAILLEUX
Ingurune naturaletako eskalada Estatu Diploma
Haur eta helduentzat diren urteko eskalada eskola eta kurtso puntualak kudeatzen ditu. Haren pasioaren transmititzeko eta aktibitatea denei idekitzeko helburua du, izan dadin hasi berriekin edo hobetzeko helburua dutenekin.