Funtzionamendua

Autonomia mailak

Balaki eskalada gela soka gela bat da. Binazka eskalatzen da: igotzen dena eta asuratzen duena.

Gelara heltzean, bakoitzak bere autonomia maila emaiten dio saio arduradunari eta araberako xingola emaiten bere harnesan:

  • gorria: hasi berria
  • horia: soka gainetik autonomo
  • berdea: buruz autonomo

Bakoitzaren autonomia maila aldatzen ahal da urtean zehar.

Hautatutako kolorearen arabera, pratikanteak afitxa honetako kontsignak segitu beharko ditu (afitxa hau gelaren ere ikusgai da)

Adibidez:

  • Bi xingola gorri ez dira elgarrekin aritzen ahal
  • Xingola gorri bat xingola hori edo berde batetaz lagundua izan behar da asuratzen ikasteko
  • Xingola hori batek ez du laguntzarik gabe norbait buruz asuratzen ahal

Sekuritatea

Arrokako monitoreek kudeaturiko kurtsoetaz, ikastaroetaz eta formakuntzetaz aparte, eskalada pratika osoki praktikanteen ardurapean egiten da. Autonomian ari dira, zaintzarik eta gidatzarik gabe.

Arrokako monitoreek kudeaturiko kurtsoetaz, ikastaroetaz eta formakuntzetaz aparte, eskalada pratika osoki praktikanteen ardurapean egiten da. Autonomian ari dira, zaintzarik eta gidatzarik gabe.

Igo aintzin, praktikanteak gelan ikusgai diren sekuritate panelak irakurri eta ulertu beharko ditu.

Materiala

Gelan ez da material alokatzerik. Soilik sokak hornituak dira. Bakoitza bere materialarekin etorri beharko da: xapinak, harnesa eta asuratzeko tresna.

Berez arrastatzen diren asuratzeko tresnak baizik ez dira onartuak. Praktikanteak tresnaren erabilpena menperatu behar du, eta beharrez kontseiluak galdegin saio arduradunei.

Magnesia onartua da baina xuhurki erabiltzea galdegina da, eta ahalaz haurrek ez hunkitzea.