Tarteak segurtatzen dituzten saio arduradun guztiak Arrokako laguntzaileak dira. Gela idekitzen dute, eskalatzaileei harrera egiten eta saioa ongi iragaiten dela segurtatzen.
Zuk ere saio arduradun izan nahiko zenuke? Ongi etorria zira! Geroz eta gehiago izanez, geroz eta tarte gehiago idekiko ditugu!
Horretarako autonomo izan behar duzu buruz (xingola berdea), egokia zaizun tarte bat hautatu (jadanik badena edo berri bat) , eta bi orduko formakuntza ttipi bat segitu. Ondokoa iraganen da agorrilaren 29an larunbatez, arratseko 6etan Balakin.
Izena emaiteko mail bat igor iezaguzu: info@arroka.eus
Fite arte agian!