Skip to content
  • Harrera
  • Arroka
  • Ordutegiak
  • Eskaintzak & Prezioak
  • Funtzionamendua
  • Galderak
  • Harrera
  • Arroka
  • Ordutegiak
  • Eskaintzak & Prezioak
  • Funtzionamendua
  • Galderak
Erreserbatu
  • Eus
  • Fra

Biltzar nagusia

Galderen xokoa

Balakin eskalatzeko erreserbatu behar ote da?

Erreserbaketa sistematikoa da eskaladatzaile guzientzat (saio batentzat jiten direnentzat eta harpidetuentzat). Gelara etor daiteke erreserbatuz soilik.

Eskalatzera jiten ahal naiz hasi berria baldin banaiz?

Bai, autonomoa den pertsona batekin etortzen baldin bazira. Ikus funtzionamendua.

Bakarrik eskalatzera jiten ahal niz?

Bai, arazorik gabe, anitzek hala egiten dute. Tokian berean bikote edo hirukote baten osatzeko aukera atxemanen duzu.

Zoin dira onartuak diren asuratzeko tresnak?

Balakin bakarrik berez trabatzen diren asuratzeko tresnak onartuak dira. Reverso delakoak debekatuak dira. Ikus funtzionamendua.

Urteko harpidetzak urte bateko balioa du erosten dugun egunetik goiti?

Ez, eskola egutegiaren arabera ari gira. Ondorioz urteko harpidetzak balio du irailaren 1etik agorrilaren 31 arte (FFME lizentzia bezala).

Materiala alokatzen ahal da tokian berean?

Ez, bakoitza bere materialarekin etorri behar da: xapinak, harnesa eta asegurtazeko materiala. Segurtatu zuen materiala estatu onean dela eta segurtasun arauen arbaerakoa. Jakin harnesa baten bizi iraupena (beste ehunezko materialena bezala) kasu gehienetan 10 urtekoa dela.
Sokak aldiz hornituak dira.

18 urtez pekoentzat nola pasatzen da?
  • << 14 urte: 14 urtez peko haurrek ez dute bakarrik pratikatzeko eskubiderik. Hauek heldu arduradun batez lagunduak eta zainduak izan behar dira. Heldu batek bere ardurapean ukan ditzake 14 urtez peko bi haur.
  • 14-18 urtekoak: bakarrik pratikatzeko burasoen baimena beharrezkoa da. Baimen hau burasoak edo tutore legalak izenpetu beharko du gelan berean. Balio izango du haurrak 18 urte bete arte.
Kurtsoak proposatzen dituzue?

Arrokak urteko eskalada kurtsoak proposatzen ditu, baina ere kurtso puntualak. Ikus prezioen atala

Nola ordaintzen ahal da?

Soilik banku kartarekin ordaintzen ahal da erreserbatzeko momentuan. Beste molde batez ordaintzeko eskaera egiten ahal diguzue mail-ez: info@arroka.eus

Nola bilakatzen ahal naiz saio arduradun edota tarte berri bat ideki?

Saio arduradun bilakatzeko xingola berdea ukan behar duzu, hots, autonomo izan behar zira buruz.
Saio arduradunak tarte bat segurtatzen du, atea idekiz, praktikanteei harrera eginez eta saioa ongi pasatzen dela segurtatuz. Ez da praktikanteen segurtasunaren arduraduna, baina barne araudia errespetatua dela segurtatzen du. Hori guztia esplikatua izanen zaizu 2 orduko barne formakuntza baten bidez.

Tarte berri baten idekitzeko, saio arduradunen artean talde baten sortzea aholkatzen dugu, ondotik astero ideki ahal izaiteko (lana taldekideen artean banatzeko).
Interesatua zira edo xehetasunak nahi dituzu? Idatz mezu bat info@arroka.eus-era

Arroka mendi eta eskalada elkartea da,
Balaki eskalada gelaren kudeatzailea

Facebook Instagram

Helbidea

19 Balakiko Errebidea,
64250 Itsasu

Email orokorra

info@arroka.eus

Eskalada eskola, kurtsoak, ikastaroak

eskola@arroka.eus

©2026 Arroka. Tous droits réservés

Lege oharrak . Politique de confidentialité . Barne araudia