ARROKA EGUNAren 4.edizioa kari, eskalada txapelketa ttipi bat antolatu dugu. Goizean haurrek desafio kolektibo batean parte hartu dute, eta helduak arratsaldean binaka eta indibidualki desafiatu dira.
Denek momentu arras goxoa pasa dugu, besta eta kirol giroak nahasiz. Eskalada, jokoak, desafioak, kukiak, edari freskoak, bruntxa, iguzkia… egun eder bateko osagai guziak ginituen!
Goresmenak txapeldunei, eta 48 parte hartzaileeri!!
Eta milesker haundi bat pinpirin, gimnasta, armiarmo, pailaso, flamenko arros…eta identifikagarri ez ziren pertsonai guzieri, jokoan sarturik eta mozorro bikainekin etorririk… MAGIKOAK ZIREZTE!!!

















