JOST’ARROKA bilana

ARROKA EGUNAren 4.edizioa kari, eskalada txapelketa ttipi bat antolatu dugu. Goizean haurrek desafio kolektibo batean parte hartu dute, eta helduak arratsaldean binaka eta indibidualki desafiatu dira. Denek momentu arras goxoa pasa dugu, besta eta kirol giroak nahasiz. Eskalada, jokoak, desafioak, kukiak, edari freskoak, bruntxa, iguzkia… egun eder bateko osagai guziak ginituen! Goresmenak txapeldunei, eta 48 […]

JOST’ARROKA

Azaroaren 1ean, igandearekin ARROKA EGUNAREN 4.edizioa kari deneri idekia den eskalada topaketa bat antolatzen dugu!! Ideia: Balakiko gelan elkartzea eta momentu goxo baten pasatzea… eskalada eginez! Soka gainetik edo buruz autonomoak diren pertsona guztieri idekia da, edozoin maila ukanikan ere! Egitarauan: goizean haurren desafio kolektiboa, arratsaldean helduen desafioak (indibidualak eta binazkakoak), plater konbinatuak, bruntxa, kafeak, […]

Eskalada ikastaroak haurrentzat

Urriko bakantzetan eskalada ikastaroak antolatuko ditugu haur eta gazteentzat. Tokiak mugatuak direnez ez duda tokien erreserbatzea ahal bezain fite! https://www.helloasso.com/associations/arroka/evenements/omiasainduko-ikastaroak-stages-de-la-toussaint

Saio arduradunak

Tarteak segurtatzen dituzten saio arduradun guztiak Arrokako laguntzaileak dira. Gela idekitzen dute, eskalatzaileei harrera egiten eta saioa ongi iragaiten dela segurtatzen. Zuk ere saio arduradun izan nahiko zenuke? Ongi etorria zira! Geroz eta gehiago izanez, geroz eta tarte gehiago idekiko ditugu! Horretarako autonomo izan behar duzu buruz (xingola berdea), egokia zaizun tarte bat hautatu (jadanik […]

Gelaren ber idekitzea

Gelako ateak publikoari berritz idekiko dira irailaren 7tik goiti! Aurtengo berritasuna: tarte guztiak mistoak izanen dira, harpidedunei ETA publikoari idekiak!! Baitezpadakoa izanen da tokien erreserbatzea eskalatzera etortzeko. Berantetsiak gira!

Eskalada eskola

Il reste quelques places à l’école d’escalade. Dépêche toi!!!